Consuelo González Ramos
Consuelo González Ramos | |
---|---|
Fitxategi:Baliorik ez | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Consuelo González Ramos |
Jaiotza | Villamayor de Campos, 1877ko ekainaren 7a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1956 (78/79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | erizaina, kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sufragettea eta editorea |
Izengoitia(k) | Celsia Regis eta Doñeva de Campos |
Consuelo González Ramosek (Villamayor de Campos, Zamora, 1877ko ekainaren 7a, Madril, 1956), «Celsia Regis» eta «Doñeva de Campos» izengoitiz ere ezaguna, kazetari, erizain eta feminista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zamorako Villamayor de Campos herrian jaioa, 1877ko ekainaren 7an. Irakasle-ikasketak egin zituen Valladolideko Eskola Normalean.[1]
Afrikako Gerran erizain jardun zuen, La mujer española en la campaña del Kert (1912) obran islatuko zituen bizipenak. El Telegrama del Rif egunkari melillarrean parte hartu zuen. [2] eta artikulu batzuk idatzi zituen “Retrato del Hospital del Docker” izenburupean.[1] «Celsia Regis» eta «Doñeva de Campos» izengoitiak erabili zituen.
Emakumearen botoaren defendatzailea, 1917an La Voz de la Mujer izeneko argitalpen femeninoa sortu zuen, 1931 arte zuzendu zuena. Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala (1918), Nazioarteko Federazio Feminista (1919) eta Espainiako Feminismoaren Batasuna (1924) ere sortu zituen.[3] Feminismo kontserbadore eta katolikoaren aldekoa zen[12] eta Primo de Riveraren diktadura babestu zuen. [4]
Espainiako lehen Tipografo Eskola sortu zuen, eta ikasleek La Voz de la Mujer.(Emakumearen Ahotsa) egiten zuten. Eskolako ikasleek hitzeman behar zuten ez zutela onartuko mutilek baino soldata txikiagoa, eta salatu egingo zutela, hala ezartzen bazuten.[5]
Emakumezkoen Nekazaritza Granja bat ere sortu zuen eta Kazetarien Lanbide Eskola bat sortzen saiatu zen. Gainera, 1925ean erakunde bat sortu zuen, Emakumearen Etxea, urtebete geroago sortu zen Lyceum Club Femeninoaren antzeko helburuekin. Urte horretan bertan sartu zen, lehenik ordezko zinegotzi gisa, eta gero alkateorde gisa Madrilgo Udalean.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isabel la Católica (1923).
- La vida y corte de España (1924) Madrilen jaiotako 173 emakume esanguratsuren biografíak biltzen dituena.
- La mujer en los municipios (1925).
- La novela Ideales de amor (La Perla Negra) de 1928.
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Melillan kale bat dago bere izenarekin.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Rota, Ivana. ««Celsia Regis» (?-?)» Escritoras en la prensa.
- ↑ Marín 2013.
- ↑ Fagoada de Bartolomé 1985.
- ↑ Rota 2014.
- ↑ MujeresRTVE. (2018-10-01). «Celsia Regis: La Voz de la Mujer» Medium.
- ↑ «Calle de Consuelo González Ramos - Callejero de Melilla - Callejero.net» melilla.callejero.net.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Blanco y Sánchez, Rufino (1925). Elementos de literatura española e hispanoamericana (3ª edición). Tip. de la "Revista de archivos, bibliotecas y museos".
- Fagoaga de Bartolomé, Concha (1985). La Voz y el Voto de Las Mujeres, 1877-1931. Icaria. ISBN 9788474261073.
- Lorenzo Arribas, Josemi (2007). «Tensiones militarismo/antimilitarismo». Escritoras y periodistas en Madrid (1876-1926). dirigida por Asunción Bernárdez Rodal. Área de Gobierno de Empleo y Servicios a la Ciudadanía, Dirección General de Igualdad de Oportunidades y Ayuntamiento de Madrid. pp. 125-175. ISBN 978-84-690-6131-2.
- «Colonialismo, género y periodismo. Cuatro mujeres españolas en las guerras con Marruecos (1909-1927): Carmen de Burgos, Consuelo González Ramos, Teresa Escoriaza y Margarita Ruiz de Lihory» Clepsydra: revista de estudios de género y teoría feminista (Universidad de La Laguna) (12): 11-42. ISSN 1579-7902..
- «El feminismo en provincias. Por tierras de Catillas [sic. Una agrupación femeninas [sic]»] La Voz de la Mujer (116): 1-2. 25 de junio de 1926.
- Rota, Ivana (2014). «Celsia Regis, La Voz de la Mujer (1917-1931) y la formación de la mujer tipógrafa y periodista». Escritoras españolas en los medios de prensa. 1868-1936. Editorial Renacimiento. pp. 207-236. ISBN 9788484728801.
- «Notas bibliográficas» África Española (1): 59-62. 30 de julio de 1913 ISSN 2171-7532..
- «Viajeras españolas a Marruecos, entre la defensa del colonialismo y la atención a las mujeres del "Oriente doméstico"» Sociocriticism (Universidad de Granada) 29 (1-2): 73-88. ISSN 0985-5939..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1926ko martxoaren 27ko La Esferaren erreportaje ilustratua, Madrileko mitin feministarena.